Datorren maiatzaren 9an, Catan txapelketa ofiziala jokatuko da Gaueko komiki-dendan. Irabazleak opari bat jasoko du, baita ekainean Toledon izango den Espainiako Txapelketara joateko aukera ere. 10 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, eta izen-ematea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Apuntatzeko, Gaueko komiki-dendara bertaratu daiteke, 943 57 78 90 telefono zenbakira deitu, edo gauekomik@gmail.com helbidera idatzi.