Maiatzaren 14rako aurreikusia zegoen Lasala dantza konpainiaren 'Lasala 10 urte' emanaldia, baina data berria du orain, eta maiatzaren 20an izango da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biterin. Ikuskizunean 10 urteak egongo dira ikusgai, «XXI. mendeko koreografo baten garaikidetasunaren ikuspegiaren bitartez».
«Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egunera arte», adierazi dute antolatzaileek.