Hekin Egunen hurrengo bi saioak emakumeei zuzendutakoak izango dira. Indar entrenamenduak izango dira zehazki, mitoekin hautsi eta konfiantza irabazteko helburuarekin. Lortu nahi da, halaber, emakumeen gorputzaren bizitzako fase ezberdinak «ulertu eta zaintzea»; horren inguruan dauden mitoak zein beldurrak gainditzearekin batera, indarra lantzeko «modu egoki eta seguruetan sakonduko da».
Lehenengo saioa larunbatean izango da, apirilaren 25ean, eta hurrengoa maiatzaren 16an. Kiroldegiko gimnasioan egingo dira entrenamenduak, 09:00etatik 10:30etara.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «parte-hartzaileek gorputza hobeto ulertzeko eta zaintzeko tresnak eskuratuko dituzte, indarraren lanketak emakumeen osasunean duen garrantzia praktikara eramanez. Horretarako, saioak dinamikoak eta praktikoak izango dira».
Bi saioen gidariak izango dira Ane Lopez de Arregui eta Maddalen Fuentes. Lehenengoa zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeuta da, eta bigarrena entrenatzaile pertsonala izateaz gain, lesioen errekuperazioan aditua da.
Nahiz eta doakoa izan, sarrera mugatua dago, 20 pertsonara. Beraz, izena eman beharko da, kiroldegiko bulegora joanda, edo 943 55 21 85 telefono zenbakira deituta. Bi saioak independienteak izango dira zentzu horretan, hau da, bietara apuntatzeko aukera dago, baita bietako batean soilik izena ematekoa ere.
Plazak hurrenkeraren arabera beteko dira; muga gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bigarren saioan, lehenengoan parte hartu ez dutenek izango dute lehentasuna.