Ultrafondoko munduko txapelketari begira, bere prestaketan proba mugarria izan du Xabier Salillas hernaniarrak, apirilean. Frantziako Niza hirian aritu zen, 'No finish line' izeneko proban, bost egunez gelditu gabe, hilaren 8tik 12ra bitartean. Eta podiumera igo zen, bere kategorian hirugarren sailkatuta.
Hernaniarrak 208,656 kilometro egin zituen, eta 26garren izan zen sailkapen orokorrean, 141 partehartzaileren artean.
Orain, prestaketa lanekin jarraituko du Salillasek, azaroan Monakon jokatuko den munduko txapelketari begira. Kasu horretan, are luzeagoa izango da proba: zortzi egunez ariko dira partehartzaileak, gelditu gabe.