Mattin Arluziagak bere lehen finala jokatuko du, Berria Txapelketan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 21a

Endika Barrenetxea hernaniarra, Berria Txapelketako finalerdietan.

Barrenetxeak, ordea, ezin izan zuen garaipena lortu Ezkurra eta Goikoetxearen aurka.

 

Mattin Arluziaga eta bere kidea den Azpiroz erremonteko finalera sailkatu ziren pasa den larunbatean, apirilaren 18an. Segurola eta Aldabe garaitu zituzten finalerdietan, 2-1 (13-15, 15-9 eta 8-6). Lehenengo seta galdu zuen bikote finalistak, haizea kontran edukiz hasiera-hasieratik, baina markagailuari buelta ematea lortu zuten. Horrela, bere lehen finalaren aurrean dago erremontista hernaniarra.

Ezkurra eta Goikoetxearen aurka izango da final haundia, Martixpe eta Barrenetxea hernaniarra garaitu baitzituzten bigarren finalerdian, (8-15, 15-11. 8-6). Hiru setera joan zer bigarren semifinal hau ere, bikote garaileak lehen seta galdu ondoren, partidari buelta emanez.

Ikusgarriak izan ziren beraz bi finalerdiak, hiru set jokatu baitziren bietan, bikote garaileek markagailua irauli behar izateaz gain. Lehen finalerdia parekatua izaten hasi zen, lehen setean 9-9 jarri arte berdinduta egon baitzen markagailua uneoro. Ondoren, Segurola-Aldabe bikotea urrundu egin zen, 9-14 jartzeraino. Bigarren jokoa 9-1 hasi arren, 9-9 berdindu zuen markagailua Segurola-Aldabek. Ostean, bikote garailearenak izan ziren tanto guztiak. Joko erabakigarria ere parekoa izan da, markagailua 6-6koa zenean, bikote garailearen bi tantok erabaki zuten partidua.

Bigarren finalerdian, nahiz eta Barrenetxea eta Martixpe indartsu hasi 0-5 eta 5-14 jarriz, bikote finalista izan zen nagusi orduztik. Bigarren setean zehar distantzia mantendu zuten markagailuan Ezkurrak eta Goikoetxeak, jokoa irabazteraino. Azken setak zirrara sortu zuen ikuslegoan; izan ere, markagailua 5-6koa zenean Ezkurra-Goikoetxea bikotearen alde, Barrenetxeak eta Martixpek hiru tanto segidan egin zituzten, eta finalera sailkatu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!