Datorren astelehenean zabalduko dute izenemate epea, aurtengo San Joanetako Akelarre Txikian parte hartu nahi dutenentzat. Interesa duenak, akelarretxikia@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko du, izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta aukeratutako pertsonaia zehaztuz. Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra izango da apuntatzeko epea.