Zilegi Eskolaren bi saio, ostegunean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 19a

Bi tailer antolatu ditu Hernaniko AEKk, Zilegi Eskolaren baitan, datorren ostegunerako, hilak 23. Sukaldaritza tailerra izango da aurrenekoa, 09:30etatik 11:30etara, Xalaparta elkartean. Arratsaldean, berriz, Korrikako petoak berrerabiltzeko joskintza tailerra egingo dute AEKn, 18:00etatik 20:00etara. Norberak eraman beharko du bere petoa ezinbestean. Herritar guztiei irekitakoak dira bi saioak, eta komeni da aurrez izena ematea: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!