Neska berdeek garaipena eta mutilek porrota, aurreratutako partiduetan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 18a

Kopako finalaren harira, aurreratu egin dituzte Hernaniko futbol taldeen partiduak, jardunaldi honetan, eta astean zehar jokatu dituzte. Horrela, Euskal Ligako neskek garaipen garrantzitsua lortu zuten ostegunean, Zumaiako 1-0 menderatuta Zubipen, Elene Lujambiok azkeneko minututetan lortutako golari esker. Basauriko Kimuak liderra gertuago daukate orain, hiru puntura, baina Derion jokatu behar dute bizkaitarrek gaur. Ohorezko Erregionaleko mutilek, aldiz, galdu egin zuten asteazkenean, Zubipen bertan, Elgoibarren kontra (1-2). Horrekin, sailkapeneko azkeneko postura jaitsi dira berriro, Deustok irabazi egin baitzuen Mondragonen kontra (3-2). Bi puntura daukate Mutriku, ligako 16garren sailkatua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!