Herritarrek San Joanetako kartela bozkatzeko epea zabalik, bi astez

MAITE GARAYAR IRAZUSTA 2026ko apirilaren 18a

Atzo jarri zuten martxan bozketa herrikoia, aurtengo San Joan jaietako kartela aukeratzeko. 12 lan aurkeztu dira, eta lau finalista aukeratu ditu Jai Batzordeak. Internet bidez eman daiteke botoa, labur.eus/hernanikartela2026 webgunean; eta baita presentzialki ere, Biterin. Apirilaren 30era arte izango da horretarako epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!