Berria Txapelketako finalerdiak jokoan, gaur arratsaldean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 18a

Arluziaga eta Azpiroz, finalerdietako material aukeraketan.

Endika Barrenetxea eta Mattin Arluziaga hernaniarrak izango dira borrokan, 16:30etatik aurrera.

Gaur arratsaldean jakingo dugu zeintzuk izango diren erremonteko Berria Txapelketako finala jokatuko duten bikoteak. Bi hernaniar arituko dira lehian helburu horrekin, Endika Barrenetxea eta Mattin Arluziaga hain zuzen; bakoitza bere bikotearekin.

Barrenetxea aurreko asteburuan sailkatu zen finalerdietara, bere kidea den Martixperekin batera Susperregi eta Larrañaga 2-0 garaitu ondoren. Arluziaga eta bere kidea Azpiroz aurretik ziren sailkatutakoak.

Finlaerdien aurretik irekiera partidu bat izango da, 16:30etan. Ondoren ekingo diote lehiari Ezkurra II-Goikoetxea VI eta Martixpe-Barrenetxea IV bikoteek, finalean postu bat izateko.

Lehen finalerdia amaitu bezain laster, bigarren kaleraketa jokatuko dute Arluziaga-Azpiroz eta Segurola-Aldabe bikoteek. Arluziagak eta Barrenetxeak haien artean jokatzen ez dutenez gaur, biek haien finalerdia irabaziz gero, hernaniarren arteko finala izango genuke, eta txapela Urumeako herrira etorriko litzateke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!