Gaur emango zaio hasiera Hernaniko Dantza Asteari. Lehenengo ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Plaza Berrin Oinkada muxiko taldeak eta Baztandarrak dantza eskolak eskainiko duten erromeriarekin.
Igandea da asteburuko egunik potoloena; izan ere, egun osoan zehar izango dira ekitaldiak. Goizean, 10:45etan, Xabier Etxeberriak aurkeztuta, kalejira eta dantza ekitaldiak egingo dira herriko auzo eta kaleetan barrena, Euskal Herri osoko dantza taldeekin.
13:15etan dantza emanaldia izango da Plazan, dantza talde guztiek ez ezik, Hernaniko Musika Eskolako txalapartariek, Bertso Eskolak eta irrintzilariek ere parte hartuko dute.
Ondoren, 14:30etan, bazkaria egingo dute dantzari eta soinujoleek Atsegindegin. eta segidan, eguna borobiltzeko, erromeriaz gozatzeko aukera izango da.