Llega700 enpresak jakinarazi du sare mugikorreko antena bat aktibatuko duela egun hauetan Hernanin, eta horrek eragina izan dezakeela lurreko telebistan (TDT), bereziki Jauregi bailaran. Horregatik, arazoren bat duten bizilagunek, sei hilabeteko epea izango dute enpresarekin harremanetan jartzeko, arazoa konpondu dezan: ayuda@llega700.es helbide elektronikora idatzita, edo 900 83 39 99 telefonora deituta.