Hiru literatura sari irabazi zituen martxoan Iñigo Legorburuk

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 17a

Iñigo Legorburu Medicus Mundiko kideekin Gasteizen, saria jasotzen.

Bi Bizkaian izan ziren, Berriatuan eta Gallartan; bestea Gasteizen, Arabako Medicus Mundirena.

Hiru literatura sari eskuratu zituen martxoan Iñigo Legorburuk. Horietako bi Bizkaian izan ziren; bestea Gasteizen. 

Lehendabizikoa Berriatuan izan zen, liburutegiak antolatzen duen literatura lehiaketan. Lehenengo postua lortu zuen berak idatzitako 'Erromesaldia' ipuinak. 

Handik egun batzuetara, Gallartako Euskal Herriko meatzaritzaren museoak bi urtean behin Dolores Ibarruri 'La pasionaria'ren izenean antolatzen duen lehiaketan, bigarren postuan geratu zen, 'Doloresi gutuna' izeneko bertso-sortarekin.

Gasteizen, Arabako Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak seigarrenez antolatu zuen 'Tantaz tanta, eskubideak defendatzen' idazlan laburren lehiaketa. Bertan, euskarazko ipuinik onena Legorbururen 'Ur astunak' izan zen. Lehiaketak munduko herri txiroenetan gertatzen diren uraren inguruko injustiziak salatzea du helburu.

Bizkaiko bi sariengatik 150€ irabazi zituen, baita diploma bana ere. Arabakoan, aldiz, 200€ko saria irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!