Liburu aurkezpena gaur, Ahoztar Zelaietak

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 16a

18:30etan izango da 'El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi' liburuaren aurkezpena, Garin Herriko Tabernan.

 

Gaur aurkeztuko du Ahoztar Ze­laietak Hernanin, irailean ar­gitaratu zuen liburua, 'El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi' izenekoa. Garin Herriko Tabernan izango da aurkezpena, arratsaldeko 18:30etan hasita.

Bertan, idazleak berak liburuaren edukia aurkeztu ondoren, solasaldi ireki bat ere eskainiko da.

Idazle bilbotarrak, liburu honetan jorratzen du Eusko Alderdi Jeltzalearen baitan 2024 urtean eman zen berritxuraketa, Imanol Pradalesekin belaunaldi aldaketa eman zenean.

Horren guztiaren atzean dauden ibilbide, aliantza eta barne tentsioak nabarmentzen dira liburuan: «Gida bat da, ulertzen saiatzeko EAJren iturgintzako talde ezberdinen arteko botere banaketa, eta horren eragina instituzioetan eta euskal gizartean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!