Tomateak aztergai, gaur Furgobaratzan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 15a

Furgobaratza izango da gaur, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara Hernaniko Baratze Parkean. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dira: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak, etab. Tomate landareak oparituko dira, eta baratzeetako erabiltzaileez gain, edozein gerturatu daiteke bertara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!