Mendiriz Mendiren irteera, Ipuliñora

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 15a

Gaztetxoen irteera Talaia Bidean

Gaztetxoentzako antolatuta dago, apirilaren 19an, Leitzaran haran gaineko mendira.

Gaztetxoentzako irteera antola du Mendiriz Mendi Elkarteak, Ipuliño tontorrera (Leitzaran haran gaineko mendia). Atsegindegitik abiatuko dira, apirilaren 19an, goizeko 08:30etan.

7 kilometroko bidea egingo dute mendizaleek, 3 ordu eta erdiko denboran. Antolatzaileek diotenez, bideak ez du zailtasun berezirik, eta mendiko material arrunta baino ez da eraman behar.

Mendiriz Mendik iragarri duenez, «ibilbidea pista batetik hasiko dugu; goranzko malda leun baten bidez, Goramendi lepora iritsiko gara. Bertan, belardi artea, bizkar polit batera igoko gara Arrakate leporantz (782m). Azken aldapa gogorrago batek Ipuliñoko tontorrera (925m) eramango gaitu». 

«Gipuzkoako gailur garaienetara begira dagoen behatoki bikain» gisa jarri dute Ipuliño. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!