Igoerako play offaren finala jokatuko du Hernanik gaur, Elgoibarren kontra

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 12a

Mutil senior hernaniarrek 28-22 menderatu zuten Donibane atzo, semifinalean; eta Gipuzkoako lehenengo mailara igotzeko txartela daukate jokoan gaur, 12:00etan kiroldegian.

Egun haundia izan daiteke gaurkoa, Hernaniko eskubaloiarentzat. Izan ere, Gipuzkoako lehenengo mailara igoera lortu dezakete mutil seniorrek. Play offaren finala jokatuko dute etxean, eguerdiko 12:00etan kiroldegian, Elgoibarren kontra.

Hernaniarrek Donibane menderatu zuten atzo, semifinalean, 28-22 nagusituta, aurreneko zatian lortutako abantaila baliatuz (15-7). Elgoibartarrek, berriz, Bera Beraei irabazi zioten (32-26), finalerako pasea lortzeko. Bien artean txartel bakarra dago jokoan gaurkoan, datorren denboraldian lehenengo mailan aritzeko.

Hori horrela, herritar guztien babesa eskatu dute Hernaniko Eskubaloi Taldetik, eskubaloi zale izan edo ez, partidu eta giro ederra ziurtatuta baitaude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!