Ohi bezala, Langileen Nazioarteko Eguna ospatuko dute maiatzaren 1ean, Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan. Luntxa izango dute goizeko 10:30etatik 13:00etara, eta horretarako, aldez aurretik eskuratu beharko da txartela, euro batean. Bihartik aurrera izango dira txartelak eskuragarri, apirilaren 24ra bitarte, Goiz Eguzkin bertan.