Furgobaratzak bisita Hernanira, asteazkenean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 12a

Datorren asteazkenean egingo du bisita Furgobaratzak, Hernaniko Baratze Parkera. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara egongo da bertan, eta tailerra eskainiko du tomateen zainketaren inguruan, tomate landareak osasuntsu mantentzeko: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak... Gainera, tomate landareak oparituko dituzte. Baratzeko bestelako gaiei buruzko aholkularitza eta laguntza ere eskainiko du Furgobaratzak, ohi bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!