Iazko irailean kaleratu zuen liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaieta kazetariak, datorren ostegunean, Garin Herriko Tabernan: 'El pradalismo; el ocaso de los JoBuBi'. Arratsaldeko 18:30etan izango da saioa. Egileak berak aurkeztuko du liburuaren edukia, eta solasaldi irekia eskainiko du. Liburuan, Zelaietak jorratu du EAJren baitan 2024an eman zen berritxuraketa, Imanol Pradalesekin belaunaldi aldaketa eman zenean, arreta jarrita horren atzean dauden ibilbide, aliantza eta barne tentsioetan: «Gida bat da, ulertzen saiatzeko EAJren iturgintzako talde ezberdinen arteko botere banaketa, eta horren eragina instituzioetan eta euskal gizartean».