Zuzeneko igoera lortzeko azken aukera dute bihar CD Hernaniko Euskal Ligako neskek. Basauriko Kimuak liderraren aurka jokatuko dute, etxetik kanpo, arratsaldeko 19:00etan Artunduagan. Berdeak bigarrenak dira sailkapenean, liderretik sei puntura. Baina, bihar irabaziz gero, distantzia hiru puntura murriztuko litzateke.
Biharkoaren ostean, beste hiru jardunaldi izango lituzkete hernaniarrek basauritarrak aurreratzeko. Galduz gero, zuzeneko igoera lortzeko aukera oro galduko lukete, bederatzi puntuko aldea egoteaz gain, 'goal average'a basauritarren aldekoa izango bailitzake.