Oso zita garrantzitsua daukate Hernaniko eskubaloi taldeko mutil seniorrek, asteburu honetan: Gipuzkoako lehenengo mailara igotzeko play-offa jokatuko dute, eta etxean ariko dira gainera, Hernaniko kiroldegian. Gaur arratsaldeko 16:30etan jokatuko du semifinala Hernanik, Donibaneren kontra; eta segidan izango da bigarren semifinala, Elgoibarren eta Bera Beraren artekoa, 18:30etan. Finala bihar izango da, 12:00etan.