Asteartean beteko dira 95 urte, Espainiako bigarren errepublikaren aldarrikapenetik. Eta hori ospatzeko, Hernaniko hilerrian bandera trikolorea jartzera gerturatzeko gonbitea luzatu die Podemos Hernani taldeak, herritarrei. Eguerdiko 12:00etan egingo dute ekitaldia, eta musika eta hamaiketakoa ere izango dira.