Madrilgo apneako irekian, pasa zen martxoaren 28an, Txomin Mugica hernaniarra garaile izan zen; izan ere, sailkapen orokorrean puntu gehien lortu zituen kirolaria izan zen.
Hiru dinamiketan hartu zuen parte Real Sociedad Subacuáticas taldeko kirolariak. Lehenik eta behin, aletarik gabekoan (dnf); lehen postua lortuz 154m-ko markarekin. Bigarrenik, bialeta (dbf) deritzona, zeinean 150m egin zituen ur azpian, markarik onena lortuz ere. Azkenik, dinamika askean (dyn), zeinean monoaleta erabili zuen, hirugarren postua eskuratu zuen, 150m egin ondoren.
Hurrengo erronka, Elx
Hurrengo erronka Elxen izango du, bertan izango baita Espainiako txapelketa, apirilaren 18-19an. Dnf eta dyn (monoaletarekin) dinamiketan hartuko du parte hernaniarrak Elxen.
Mugicak, Euskadiko errekorra
Euskadiko errekorra haustetik dator Mugica, Euskoapneako aletarik gabeko dinamikan 175,9 metroko distantzia egin ondoren. Pasa zen martxoaren 14an izan zen, eta dinamika askean (monoaletarekin) ere partu zuen. Dinamika horretan norgehiagokan aritzen zen lehen aldia zuen hura hernaniarrak, eta bigarren postua eskuratu zuen, 175 metrorekin