'Eman hitza borrokari' jardunaldiak antolatu ditu Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak, apirilerako; eta larunbat honetan izango da aurreneko saioa: 'Euskara borrokan bizi da' hitzaldia eskainiko du Paul Beitia Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako kideak. Sandiusterriko aretoan izango da, goizeko 11:00etan hasita.