Behemendiren azoka ibiltaria larunbat honetan, Plaza Berrin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 9a

Hileko bigarren larunbata izanik, etzi egingo du Hernanira bisita Behemendiren azoka ibiltariak. Ohi bezala, Plaza Berrin jarriko dituzte postuak, goizeko 09:00etatik 14:00etara, mota guztietako produktuekin: frutak, barazkiak, gozoak, lore eta landareak, esnea eta esnekiak, txerri eta txekor haragia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!