Zaintza zerbitzurako izenematea, Hernaniko Udaleku Irekietan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 8a

Hernaniko Udaleku Irekiek iraun bitartean, Dobera Euskara Elkarteak, goizetan, haur zaintza zerbitzua eskainiko du. Uztailaren 1etik 24ra arte izango da, astelehenetik ostiralera, 08:00-09:30 bitartean. Izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 16ra arte, eta prezioak ondorengoak dira: tarifa orokorra hilean 80 eurokoa da; Doberako bazkideentzako 75 eurokoa. Anai-arreben kasuan, 70 euro haur bakoitzak; bazkideek 65 euro. Aldizkako kuota ere badago, 15 euro eguneko. HH3-LH4 maila bitarteko haurrentzat da, eta izena dobera.eus webgunearen bitartez eman behar da. Plaza kopurua mugatua da, beraz lehenbailehen apuntatzea komeni da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!