Aitor Lizarazuk garaipena lortu du Boloniako Hyrox elite proban

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 8a

Aitor Lizarazu, Boloniako Hyrox proba irabazi ondoren.

Larunbatean izan zen, apirilaren 4an. 54 minutu eta 59 segundutan amaitu zuen hernaniarrak.

Helmugara iristen lehenengoa izan zen Aitor Lizarazu hernaniarra pasa den apirilaren 4an, Italiako Bolonia hiriko Hyrox elite proban. 54 minutu eta 59 segundu baino ez zituen behar izan horretarako. 

Berarekin batera, beste 435 kirolarik ere hartu zuten parte, Europa osoko herrialdeetakoak, baita Cuba, Brasil edota Estatu Batuetakoak ere, besteak beste. 

Bigarren postuan Oli Fricker britaniarra sailkatu zen, 55:53ko denborarekin. Podiuma Eugenio Bianchi italiarrak osatu zuen, 56:20ko marka eskuratuta.

Azken probetan Igor Arruti urnietarrarekin aritu da Lizarazu, bikote modura; oraingoan bakarka egin du proba hernaniarrak. Arrutik ere hartu zuen parte Boloniakoan, bakarka. Ordularia 1:01:23an gelditu zuen urnietarrak, 22garren postuan amaituz.

2026an, ondorengo emaitzak eskuratu ditu Lizarazuk: Turinen, Arrutirekin, 1go; Bilbon, Arru­tirekin, 2garren; Istanbulen, bakarka, 2garren; Copenhagen, bakarka, 5garren; eta Toulousen, Arrutirekin, 3garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!