Martxan jarraitzen du San Joanetako kartel lehiaketak; apirilaren 13a du epemuga. Lanak Biterin aurkeztu daitezke, baita kultura@hernani.eus helbidera bidalita ere. Irabazleak 700 euroko saria jasoko du, erdia eskudirutan eta beste erdia Berriak elkarteko establezimenduetan erabiltzeko txartel gisa.