Zianotipia tailerra eskainiko du Nagore Legarretak apirilaren 20an

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 3a

Zianotipia teknika erabiliz egin zuen Legarretak 'Iñistorketan' liburuaren azala.

Biterin izango da, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, plazak bete arte.

Zianotipia argazki-teknika berezia lantzeko tailerra eskainiko du Nagore Legarretak, apirilaren 20an. Argazkilari hernaniarrarekin batera, koadernoak eta bestelako irudiak sortuko dituzte partehartzaileek, herriko landaretza eta beste hainbat elementu erabiliz.

Arratsaldeko 18:00etan hasi­ko da tailerra, Biterin. Adin guztietako herritarrei zuzenduta da­go, eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute. Doakoa izango da, baina izena eman beharko da aldez aurretik, plaza kopurua mugatua baita.

Horretarako, kultura@hernani.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943 55 29 62 telefonora deitu. Izena emandako ordenean onartuko dituzte partehartzaileak, tokiak bete arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!