Goierriko Rallysprintean egin zuen debuta Arale Agirre hernaniarrak, kopiloto gisa. Aitzol Apalantzarekin batera aritu zen, eta podiumera igotzea lortu zuten, gainera: hirugarren sailkatu ziren, denera 40:35eko denbora pilatuta, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola irabazleak apenas 19 segundu aurretik zituztela, eta Xabier Lujua eta Jesus Estrada bigarrenak 8 segundura. Gainera, Agirrek eta Apalantzak irabazi zuten azkeneko sektorea.