Kultura eta aisialdia nonahi, apirilean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 2a

Stop Desahucios Hernanik antolatu du, Etxebizitza Ekintza Globalaren Egunak (martxoaren 23-29) ospatzeko. 

 

Apirilean ere kulturak izango du bere protagonismoa Hernanin. Erakusketez, filmez, literatura solasaldiez, liburu aurkezpenez, musika emanaldiez, azokez edo­ta hitzaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 

Txikienek ipuin kontaketak, haurrentzako filmak, antzezlanak edota tailerrak izango dituzte. Gazteentzat erakargarriak izan daitezke garagardo azoka, BKSk antolatutako hitzaldiak edo kontzertuak. 75 urte baino gehiagokoei zuzendutako ekintzak ere badaude, Dorleta Kortazarren ipuin kontaketa, hain zuzen. Adina dena dela ere, guztiok disfrutatzeko ekintzak dira bertso txapelketa, azoka ibiltaria edo Ezpeletaren eta Hernaniko trikitilarien topaketa. 

 

Apirileko kultur agenda Hernanin

1-14 Erakusketa Biterin: 'Berezitasunaren erronka: berrerabilpen sortzailea dekorazioan'. Susana Rodriguez Soto.

8 'Push The Shift' (2020, Fredrik Gertten, Leilani Farha) filmaren proiekzioa eta solasaldia, Biterin, 19:00etan. Hernaniko Kaleratzeak Stop.

9 Hernani Zinekluba: 'HOOK' (1991, Steven Spielberg), haurrentzako filma. Biterin, 17:00etan, euskeraz eta doan.

11 Azoka Ibiltaria (Behemendi). Plaza Berrin, 09:00etatik 14:00etara.

11 Paul Beitiaren hitzaldia: 'Euskara borrokan bizi da'. Buruntzaldeako Kontseilu Sozialista. Euskeraz, Sandiusterrin, 11:00etan.

13 San Joan jaietako kartel lehiaketaren amaiera. Biteri kultur etxean.

14 Literatur solasaldia, Ane Mayozen gidaritzapean: 'Lurpeko ezkutuan idatziak' (Fiodor Dostoievski). Udal liburutegian (19:00etan), euskeraz.

15 Ipuin kontaketa Apaxiren eskutik. 3-7 urte bitarteko haurrentzat, euskaraz, liburutegian, 17:00-18:00 bitartean.

15 Gogoeta eta eztabaida feministak udaberrian. Lagunekin bai! Liburu aurkezpena: 'Garen piztiaz beste: Hitz egin al liteke euskal transfeminismoaz?'. Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta egileekin. Euskeraz, Kulturarteko Plaza Feministan, 18:00etan.

16 Youssef M. Ouled kazetari, ikerlari eta militante antiarrazistaren hitzaldia: 'Arrazakeriaren aurkako borroka. Egoera eta erronkak'. Biterin, 18:30etan, gaztelaniaz.

16 Femm & Band taldearen kontzertua, 19:00etan Biterin. Sarreraren prezioa: 8,5 euro.

17 Liburu aurkezpena: 'Streaming aroa', Urtzi Urkizu egilearekin. Euskeraz, Udal liburutegian, 18:00etan.

18 Sei urtetik gorako haurrentzako antzezlana: 'Xomorrotxoak' (Spasmo teatro). Biterin, 12:00etan. Sarrerak
4 euroan.

18-25 Dantzari Astea, San Joan Konpartsak antolatuta.

20 Zianotipia lantegia haurrentzat, Nagore Legarreta dinamizatzailearekin. «Gure herriko landaretza eta bestelako materialak erabiliz, irudiak eta koadernoak egingo dira». Euskeraz, Biterin, 18:00-20:00 bitartean. 12 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira.

20-24 Erakusketa, San Joan Konpartsak antolatuta: 'Euskal jantziak'. Biterin.

21 Liburu aurkezpena, Eneko Compains hizlariarekin: 'Venezuela, del bloqueo al asalto'.

21 Literatura feminismotik: 'Punto bobo' (Itxaso Martin). Gidaria: Alaine Agirre. Euskeraz, Udal liburutegian, 18:30etan.

23 Antzerkia, Biterin: 'Bi baso bat ur' (Metrokoadroka). Geuretik Sortuak, Udalbiltza. Euskeraz, 19:00etan. Sarrerak 8,5 euroan.

24 75 urtetik gorakoentzako ipuin kontaketa, Dorleta Kortazar dinamizatzailearekin. Elebiduna, Udal liburutegian, 11:00etan.

24 Mahai-ingurua: 'Herriaren defentsa ala negozioa. Proiektu txikitzaileak aztergai'. Buruntzaldeako Kontseilu Sozialista. Euskeraz, Biterin, 18:00etan.

24 Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea). Milagrosan, 19:00etan, euskeraz. Sarrerak 10 euroan; Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta gazteentzat 8 euroan.

25 Ezpeleta eta Hernaniko trikitilarien topaketa. 18:30etan, Plaza Berrin; euria ariko balu, Atsegindegin.

25- mai. 22 Erakusketa, Biterin: 'Emakumea eta kirola' (Mendi Urruzuno).

26 Hernaniko dultzaineroen II. topaketa. 10:30-13:30 bitartean, Kaxkoan zehar.

29 Gogoeta eta eztabaida feministak udaberrian. Lagunekin bai! Solasaldia: 'Afektuen politikak: adiskidetasuna eta transfeminismoa'. Miren Guillo eta Marta Luxan, EHUko irakasleak eta AFITeko taldekideak. Kulturarteko Plaza Feministan, 18:00etan, euskeraz (gaztelerara itzulpena).

29 Hernani musika eskola publikoaren eta Usurbilgo musika eskolaren elkartruke kontzertua. Biterin, 18:00etan.

29 Literatur solasaldia, Slawka Grabowskaren gidaritzapean: 'El enredo de la bolsa o la vida', Eduardo Mendoza. Gaztelaniaz, Udal liburutegian, 19:00etan.

30 Hernani Zinekluba: 'Wild at heart' (1990, David Lynch). Biterin, 19:00etan, ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera 4 euroan.

30-mai. 3 Garagardo azoka, Atsegindegin. Hernani Club Rugby Elkartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!