«Herriko ostalari eta komertzio txikiei eskerrak», greba egunagatik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 2a

Hernaniko Greba Batzordeak nabarmendu du «izugarria» izan zela establezimenduetako 
«jabe eta langileen elkartasun ariketa».

 

Martxoaren 17ko Greba Orokorretik denbora bat pasa denean, herriko establezimenduei eskerrak emateko mezua zabaldu du Hernaniko Greba Batzordeak: «Oso agerikoa izan zen Hernanin Greba Eguna zela, eta hori, hein haundi batean, herriko ostalari eta komertzio txikietako jabe eta langileei esker izan zen. Elkartasun ariketa izugarria izan zen zuen guztion aldetik!».

Horregatik, «bihotzez eskerrak» eman dizkiete, eta deia luzatu diete hernaniar guztiei, «herrian kontsumitu dezaten, herriko komertzio eta tabernak babestu ditzaten, eta guztion artean jarrai dezagun herria zaintzen eta egiten».

«Gure eguneroko erabaki txikiek garrantzi haundia dute Hernani herri bizia izan dadin», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!