Euskadiko txapeldun dira Jare Huegun eta Aiur Betelu

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 2a

Garaipen haundia lortu zuten bi judoka hernaniarrek Oiartzunen, eta bigarren izan ziren Irati Ibeas eta Oier Gainza.

 

Ederra egin dute judoka hernaniarrek, infantil eta kadete mailetako Euskadiko Txapelketan. Oiartzunen jokatu zen, joan den larunbatean, 300 partehartzaile baino gehiagorekin; eta bost domina ekarri zituzten Hernanira.

Kadete mailan izan zituzten lorpen haundienak: Euskadiko txapeldun izan dira Jare Huegun eta Aiur Betelu, txapelketa ederra osatuta. Maila berean, finalista izan ziren Irati Ibeas eta Oier Gainza ere, baina galdu egin zuten azkeneko borroka, eta zilarrezko domina kolkoratu zuten biek.

Infantiletan, berriz, Eñaut Garciak lortu zuen podiumera igotzea, hirugarren sailkatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!