Aparkaleku berria Portun, gaurtik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 2a

Udalak egokitutako aparkaleku berria, A-15 errepidearen azpiko aldean.

A-15 errepidearen azpiko aldean egokitu du aparkalekua Udalak, auzotarren beharrei erantzunez.

 

Aparkaleku berria egokitu du Hernaniko Udalak, Portutik Osiñagarako bidean, A-15 errepidearen azpiko aldean. «Portuko bizilagunen beharrei» erantzun nahi izan die horrela. Bertako lurra egokitu, eremua mugatu eta argiztatu, eta suteetarako ur-hargunea instalatu du; eta gaurtik aurrera egongo da aparkalekua erabilgarri. 12.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.

Bestalde, «auzoko segurtasuna hobetzeko» Munto Errekaren bazterreko aparkalekuen margoketa ere egingo dute, eta zati batean trabagailuak jarriko dituzte, bazterretan ez aparkatzeko. Azaldu dutenez, neurri hori hartu dute «larrialdi zerbitzuei pasabidea bermatzeko».

Era berean, datozen egunetan hasiko dituzte «oinezkotzeko margoketak» Osiñagan: ere­muak markatuko dituzte, oin­ezkoek erabiltzen dituzten bideak seguruagoak izan daitezen. Portutik aparkaleku berrirako tartea izango da horietako bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!