Mikel Chillida izendatu dute Chillida Lekuko zuzendari

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 1a

Mikel Chillida.

Gaur bertan hasi da karguan. Orain arte museoko garapen zuzendaria zen.

Mikel Chillida izango da Chillida Lekuko zuzendari berria, gaurtik aurrera. Eduardo Chillida artistaren biloba dena, 2019tik gaur egunera arte museoko garapen zuzendaria zen.

Chillidak orain arte karguan egon den Mireia Massagué ordeztuko du, eta aholkulari izatera pasako da hori, zazpi urtez zuzendari izan ondoren. 

Zuzendari berriak adierazi duenez, erakundearen etorkizuna eraikitzen jarraitzeko ardura hartzea «sekulako pribilegioa» da. Messeguérentzat, museoa zuzentzea izan da «nire ibilbideko ohorerik handiena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!