Atzo argitaratu zuen Hernaniko Udalak, GAOn, auzo elkarteentzako dirulaguntza deialdia, festak, Kultur Bira, kultur jarduerak eta lokalaren alokairua ordaintzeko. 158.500 euroko partida izango da guztira, eta apirilaren 30era arte egin daitezke eskaerak, udaletxean edo hernani.eus helbidean. Informazio gehiagorako, Kultura Sailera (943 55 29 62) deitu daiteke, edo kultura.hernani.eus atarira jo.