PSEk eskatu du NANa herrian berritzeko zerbitzua ahalbidetzea

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 31

Talde Sozialistak salatu du Udalak uko egiten diola zerbitzua eskaintzeari, «onuragarria dena mugikortasun murriztua duten pertsonentzat».

Hernaniko PSEk «EH Bilduren utzikeria» salatu du, NANa berritzeko zerbitzua udalerrirako ez eskaintzeagatik. Udal Talde Sozialistatik diote Udalak uko egiten diola zerbitzu hori bermatzeari, «onuragarria baita, batez ere, adinduentzat eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, bestela Donostiara joatera behartuta daudelako». 

Gobernuaren Orderkaritzak orain dela zazpi hilabete eskaini zion zerbitzua martxan jartzeko aukera, joan den udan izan zen. PSEk gogorarazi du NANa ematea Polizia Nazionalaren eskumen esklusiboa dela, horretarako baliabide teknikoak baititu; beraz, «ez dago eragozpenik zerbitzua Hernanin emateko».

Gipuzkoan dagoeneko 8 udalerritan berritu daiteke NANa, horiek dira Zumarraga, Lasarte-Oria, Deba, Legazpi, Elgoibar, Arrasate, Urnieta eta Alegia. PSEk arrakastatsu gisa jo du zerbitzua herri horietan, 950 dokumentu eman baitira NAN eta pasaporteen artean.

Horregatik, PSEk EH Bilduri eskatu dio azal ditzala bere jarreraren atzean arrazoi ideologikoak dauden ala ez, eta jarrera hori berriz azter dezala. «Hernani ewzin da atzean geratu beste udalerri batzuk biztanleriaren oinarrizko behar bati erantzuten ari direnean», adierazi du Crespok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!