Beste urte batez, hots bereizgarria izango dute apirileko eta maiatzeko arratsaldeek, Tilosetan. Bueltan da Tilos 7 Pasa txapelketa, eta horrekin batera, baita pala kolpeen soinua ere. Atzo jokatu zuten estreinako partidua, eta beste lau izango dira gaur eta bihar, jaiegunen aurretik.
Gaurkoan, mutilen bigarren mailakoa jokatuko dute Loidi-Manterola eta Arregi-Urreaga bikoteek 18:30etan, eta lehenengo mailakoa Altuna-Zabala eta Arana-Berebide bikoteek 19:15etan. Bihar ere, mutilen bi partidu: Xalbador-Xalbador eta Arregi-Mendigain bigarren mailan (17:45), eta Loidi-Luisa eta Alkorta-Beloki lehenengoan (18:30).
Iazko bikote kopuru
berdintsua, eta bi txapel gehiago
Mutilen bi kategoriak ez ezik, beste hiru ere izango ditu txapelketak aurten. Izan ere, nesketan estreinako aldiz bereiziko dituzte lehenengo eta bigarren maila. Kategoria herrikoiak osatuko du koadroa, ohi bezala. Hortaz, bi txapel gehiago izango dira jokoan aurtengoan, 10 guztira, bost bikote irabazleentzat.
Partehartzea sekulakoa izango da, beste behin. Joan den urtean marka ikaragarria jarri zuen torneoak, 85 bikoterekin; eta kopuru berdintsuetara iritsi da aurten: 81 bikote izango dira lehian.
Ligaxkan ekingo diote kategoria guztietan. Lehenengo mailan, bi multzo izango dira nesketan zein mutiletan, eta multzo bakoitzeko bi bikote onenak sailkatuko dira finalerdietara.
Nesken bigarren mailan, berriz, bost multzo izango dira: multzoko lehenengoak txartela lortuko du final laurdenetara, eta baita bigarren postuan sailkatutako hiru bikote onenek ere.
Mutilen bigarren mailan final zortzirenetan hasiko dira kanporaketak, 34 bikotek eman baitute izena. 11 multzotan banatu dituzte: bakoitzeko bikote onenak sailkatuko dira, eta baita bigarren izan direnen artean bost onenak ere.
Eta maila herrikoiean, azkenik, sei multzotan banatuta ariko dira bikoteak. Multzoburuek eta bigarren sailkatutako bi onenek egingo dute aurrera, final laurdenetara.
Maiatzaren 30eko finaletara bitarte, dozenaka partidu izango dira jokoan Tilosetan, astegunetan arratsaldero.
HERRIKOIA
A MULTZOA
Lujanbio-Amondarain
Iturbe-Azpeitia
Etxarri-Larburu
B MULTZOA
Oliver-Xixa
Alberdi-Iparragirre
More-Irigoien
C MULTZOA
Platon-Gautxo
Teje-Txema
Pagoaga-Urigoitia
D MULTZOA
Arizkorreta-Otegi
Domin-Loran
Alberro-Erdozia
E MULTZOA
Esnal-Garzia
Deskarga-Manterola
Rodriguez-Del Rio
F MULTZOA
Iurramendi-Lasarte
Arizmendi-Atxurra
Polaina-Martin
Iparragirre-Astiazaran
NESKEN 1. MAILA
A MULTZOA
Barrenetxea-Ibargoien
Aranburu-Balerdi
Tolaretxipi-Garmendia
B MULTZOA
Ane-Ainhoa
Granado-Bengoetxea
Ane-Amaia
NESKEN 2. MAILA
A MULTZOA
Gomez ahizpak
Zubeldi-Barriola
Kris-Amaia
B MULTZOA
Galdeano-Urnieta
Olatz-Enara
Aitana-Aines
C MULTZOA
Iguaran-Valdebenito
Otaño-Balsera
Aldabe-Ezeiza
D MULTZOA
Otaegi-Azurza
Ainitze-Amaia
Fernandez-Chaves
E MULTZOA
Miranda-Urdangarin
Arrozpide-Fernandez
Arraras ahizpak
MUTILEN 1. MAILA
A MULTZOA
Arregi-Luisa
Apa-Xuban
Altuna-Zabala
Arana-Berebide
B MULTZOA
Loidi-Luisa
Alkorta-Beloki
Arandia-Luluaga
MUTILEN 2. MAILA
A MULTZOA
Larretxea-Arkotxa
Segurola-Etxabe
Alzuri-Sanchez
B MULTZOA
Xalbador-Xalbador
Belauntza-Ponce
Arregi-Mendigain
C MULTZOA
Rekondo anaiak
Arregi-Urreaga
Loidi-Manterola
D MULTZOA
Leiza-Jauregi
Alkorta-Elosegi
Conde-Gurrutxaga
E MULTZOA
Loran-Erdozia
Zabalegi-Ezeiza
Oñate-Ibarburu
F MULTZOA
Esoain-Lizaso
Erdozia-Murgiondo
Cabaleiro-Etxabe
G MULTZOA
Agirrezabal-Martinez de la Hidalga
Elizegi-Agirre
Otaño-Otaegi
H MULTZOA
Etxeberria-Urruzmendi
Agirre-Intsausti
Mañel-Torero
I MULTZOA
Mitxelena-Salaberria
Zuru-Goia
Mitxelena-Arzallus
J MULTZOA
Aizpuru-Leunda
Sola-Garin
Goitia aita-semeak
K MULTZOA
Josu-Amets
Lujanbio-Garmendia
Alberdi-Urbieta
Arizabalo-Migeltorena