Gaur 13:15etan elkarretaratzea egin dute Zikuñagako Papelerako langileek. NONSTOP txanda sistemaren negoziazioaren blokeoarengatik izan da; izan ere, txanda sistema honek «arazo larriak eragiten ditu familiaren eta lanaren arteko kotziliazioan».
Mobilizazioaren helburua txandakako lan-baldintzen aurrean «langileen artean dagoen ondoeza ikusaraztea» izan da, lan-bizitza eta bizitza pertsonala «kontziliatzeko zailtasun handiak sortzen baititu».
Enpresa Batzordeak ezinbestekotzat jotzen du «lan-baldintza duinak bermatuko dituzten eta familia bateragarri egiteko eskubidea errespetatuko duten akordioak lortzea».
Kontzentrazioa ekintzen egutegi baten barruan kokatzen da, eta ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egotea negoziazioan aurrerapenik gertatzen ez bada.