Eliz musika emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldeko 20:00etan, San Joan Bataiatzailea parrokian. Kantuz abesbatzak antolatu du kontzertu sakroa, eta Leitzako Jeiki abesbatza ere partaide izango da.
Igor Arroyoren gidaritzapean ariko da Kantuz; Eugene Butler konposatzailearen 'Suite Liturgica' abestuko du, eta Handel-Messiahren bi kantu, 'And the Glory of the Lord' eta 'Amen'.
Jeikik, Vinaixa Gartzia hernaniarrak zuzenduta, interpretatuko ditu Karl Jenkinsen 'Ave Verum', Johaness Bramsen 'Geistliches Lied', Aita Donostiaren 'Atoz Izpiritua', Francisco Ibañez Irribarriaren 'Ave Maria', eta Josu Elbeldinen 'Rex Gloriae'. Ondoren, bi abesbatzak batera ariko dira, Mozarten 'Laudate Dominum', Padre Madinaren 'Aita Gurea' eta Gabriel Fauréren 'Cantique de Jean Racine' eskaintzeko.
Vinaixa Gartzia bera ariko da bakarlari gisa, eta organojolea Arkaitz Mendoza izango da.