Ate irekiak etzi, Hernaniko  haurreskolan

Iñigo Goñi Iradi 2026ko martxoaren 28a

Ate irekiak izango dira Hernaniko haurreskolan, astelehenean, arratsaldeko 16:00etan. Bertaratu nahi izanez gero, izena eman behar da, 943 55 29 91 telefono zenbakira deituz, edo hernani.hernani@haurreskolak.eus helbide elektronikora mezua idatziz. Haurreskolako izen-ematea apirilaren 13tik maiatzaren 4ra arte izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!