Eulali Aranburu hil da, Doberaren sortzaileetakoa eta lehendakari ohia

Kronika - Erredakzioa 2026ko martxoaren 26a

Eulali Aranburu Urkizu hernaniarra hil da gaur, 93 urterekin. Dobera Euskara Elkartearen sortzaileetako bat izan zen bera, eta elkarteko lehendakaria ere bai gerora. Irakaslea izan zen bere lan bizitza osoan, eta Hernaniko hainbat eskolatan aritu zen: Pagoagan, Biterin, Mojen ikastetxean, Urumean eta Floridan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!