Etzikoa izango da azkeneko eguna, Hernaniko udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko. Aurrenekoak 2016-2022 urteetako haurrentzat izango dira, eta bigarrenak 2014 eta 2015 urteetako gaztetxoentzat. Online egin daiteke izenematea, hernani.eus/gazteria webgunean; eta gaur oraindik aurrez aurre: udaletxeko Gazteria sailean, goizez; eta arratsaldez Aristizabal 7ko lokalean, 16:00etatik 19:00etara.