Txomin Mugika hernaniarrak Euskadiko errekorra hautsi zuen Euskoapneako aletarik gabeko dinaminan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 26a

Txomin Mugika hernaniarra Euskoapneako podiumeko lehen postuan.

175,9 metroko marka lortu zuen. Moanoaleta dinamikan ere parte hartu zuen, bigarren postuan amaituz.

Txomin Mugika hernaniarrak Euskoapnea indoor txapelketan hartu zuen parte pasa zen martxoaren 14an, Bilboko Artxandako igerilekuan. Apnea estatikoan, aletarik gabeko dinamikan eta monoaleta dinamikan parte hartzekoa zen Mugika, baina «estatikoan ez nuen parte hartu, ez nintzelako ondo sentitzen». 

Hala ere, aletarik gabeko dinamikan Euskadiko errekorra hautsi zuen hernaniarrak, 175,9 metroko markarekin. Monoaleta dinamikan parte hartzen zuen lehen aldia zen Real Sociedadeko kirolariarentzat, eta bigarren postuan sailkatu zen, 175 metroko distantzia eskuratu ondoren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!