Berta Caceresi omenaldia bihar, KPFn

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 26a

Berta Caceresen erailketatik 10 urte bete direnean, omenaldia egingo diote bihar Hernanin, ekintzaile ekologista, Lenka herri indigenako kidea eta giza eskubideen defendatzailea izan zenari. Omenaldi musikatua izango da, 18:00etan Kulturarteko Plaza Feministan, Karla Lara abeslari eta herri komunikatzaile feminista hondurastarraren eskutik. Mokadua ere izango da bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!