Hernani Euskadiko hirugarren, boleibolen

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 25a

Ligan bigarren amaitu ondoren, igoera kanporaketetan finalerdiak galdu zituen, eta hirugarren eta laugarren postuko norgehiagoka irabazi.

Euskal Ligako Hernaniko boleiboleko mutilek ezin izan dute igoera lortu, nahiz eta oso gertu egon izan. Liga erregularrean bigarren onenak izan ziren, 12 partidutan 31 puntu batu ondoren (10 garaipen eta 2 porrot). Igoera kanporaketak jokatu zituen gero.

Final laurdenak irabazi zituen, Esvol Santander garaituz, 3-1. Finalerdietan, aldiz, porrota suertatu zitzaion, Sestaoren aurka, 3-2 (22-25, 25-23, 25-19, 13-25 eta 20-18). Finaletik gertu egon ziren hernaniarrak, baina hirugarren eta laugarren postuko partidua jokatu behar izan zuten. Irabazi egin zuten hori, Bera Beraren aurka, 3-1. Beraz, esan daiteke Euskadiko hirugarren onenak izan direla aurtengo denboraldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!