Nagusilan aurkezteko saioa etzi, Goiz Eguzkin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 25a

Hitzaldia eskainiko dute 17:30etan, bereziki jubilatu berriei eta erretiroa hartzeari direnei zuzenduta.

Hernanin ere adinekoentzako boluntariotza sarea martxan jartzeko lanean ari da Nagusilan, eta bide horretan, ostiral honetan emango du hurrengo pausoa. Nagusilan aurkezteko hitzaldia eskainiko dute Goiz Eguzkin, arratsaldeko 17:30etan hasita: 'Jubilazioa, boluntariotza eta Nagusilan'.

Interesa duten herritar guztiei irekia izango da saioa, baina bereziki zuzenduta dago jubilatu berriei edo laster erretiroa hartzeko asmoa duten horiei. «Saioan aukera izango dugu hausnartzeko erretiroko bizimoduaz, besteen aldeko lanaz eta, batez ere, Nagusilaneko boluntarioek inguruko beste herri askotan egiten dituzten jarduerez», aurreratu dute Nagusilaneko kideek.

Zentzu horretan, diote aukera polita izango dela «gure aisialdiarekin egiten dugunaz, inguruneko beharrez eta zahartze aktiborako aukerez» aritzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!