Eliz musika emanaldia izango da larunbatean San Joan Bataiatzailearen parrokian, arratsaldeko 20:00etan. Kantuz Abesbatzak antolatu du kontzertu sakroa, eta Leitzako Jeiki abesbatzaren partaidetza izango du.
Kantuz Abesbatzak, Igor Arroyoren gidaritzapean, abestuko ditu 'Suite Liturgia' (Eugene Butler konposatzailearena), 'And the Glory of the Lord' (Haendel-Messiah) eta 'Amen'.
Leitzako Jeikik, Vinaixa Gartzia Ezeizak zuzenduta, interpretatuko ditu 'Ave Verum' (Karl Jenkins), 'Geistliches Lied' (Johannes Brams), 'Atoz Izpiritua' (Aita Donostia), 'Ave Maria' (Francisco Ibañez Irribarria) eta 'O Rex Gloriae' (Josu Elbeldin).
Ondoren, bi abesbatzak batera jardungo dira, eta eskainiko dituzten abestiak dira 'Laudate Dominum (Mozart), 'Aita Gurea' (Pedro Medina) eta 'Cantique de Jean Racine' (Gabriel Fauré).
Bakarlaria Vinaixa Gartzia Ezeiza izango da, eta organojolea Arkaitz Mendoza.