Doberako Udaleku Ibiltarietarako izen-emate epea zabalik dago, www.dobera.eus webgunean. Maiatzaren 10era arte egongo da apuntatzeko aukera; hala ere, lehenbailehen egitea komeni da, kopuruak mugatuak baitira.
Lehenengo txanda edo Udaleku Ibiltari Handiak izenekoa (2011-2012-2013 urteetan jaiotako umeak), hain zuzen, beteta dago jada. Baztan aldean ibiliko dira horiek, ekainaren 29tik uztailaren 5era. Prezio orokorra 250eurokoa da; bazkideek, aldiz, 225euro ordaindu behar dute.
Bigarren txandakoak, Udaleku Ibiltari Txikikoak (2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak), Goierrin ibiliko dira, uztailaren 20tik 25era. Horien kasuan prezio arrunta 220eurokoa da, eta bazkideentzako prezioa 200eurokoa.
Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutu ez ezik, eskalada, piragua edota gaubelak bezalako ekintzez gozatzeko aukera ere izango dute gaztetxoek, besteak beste. Helburu nagusia da «haurrei euskarazko aisialdia eskaintzea».